Sare Sozialak ( WhatsApp, Instagram, Snapchat, Youtube, Facebook, etc.), eguneroko erreminta bilakatu zaizkigu eta edozein erremintari bezala, erabilera ona eman beharko genieke. Aldiz, maiz, ez da horrela gertatzen. Egokia ez den erabilerak, arriskuak dakartza:

  • Geure intimitatea eta ingurukoena urratzen dugu sarri, argazki edo iruzkin konprometituak argitaratuz eta geure identitate eta erreputazioa kaltetuz, baita besteena ere. Larria da.

  • Sare sozialek ematen diguten anonimatuari esker, oso erreza da lagun edota ezagunak iraintzea. Baina, irain horien atzean zein dagoen arakatu daiteke. Irainak jasota geratzen dira.

  • Whatsappa erabiliz adibidez, oso krudelak izan gaitezke, kide bat taldetik kanpo utz baitezakegu. Baina gurekin ere izan daitezke krudelak, gu ere taldetik kanporatuak izan baikaitezke.

  • Cyberbullying edo sextorsion izenez ezagututako kasu larriak ere ematen dira.

Guztion artean, arrisku hauetaz ohartarazi behar diegu, hausnartzen lagundu behar diegu.

Ikastetxetik kanpo egiten den sare sozialen erabilera oker baten ondorioen ardura, ez du institutuak (besteak beste, arrisku hauek ekiditearren dago galerazita telefono mugikorren erabilera ikastetxeko hesitik barrura), baina erabilera oker horren kalteak bai jasaten ditugula, gure ikasleek jasaten dituztelako. Gurasoak zarete, zuen semealabek ikastorduetatik kanpo, sare sozialen inguruan egiten duten erabileraren arduradun.

Sare sozialen onurez bai, baina arrisku handiez ere jakitun garelako, guraso zaretenon laguntza izaten jarraitu nahi dugu, zuen semealabak nerabe izanik, teknologia hauek erabiltzen dituztelako, eta batzuetan erraminta horien arriskuez guztiz jabetu gabe. Oso garrantzitsua da, zuen semealabak tresna horiek erabiltzen dituztenean, gida-lana egitea, eta zeresanik ez, egiten duten erabilera horren kontrol edo gainbegiratzea.

Jaso ezazue gure esker ona.

ESKOLAKO OHARRA DOKUMENTUAN HEMEN

INTERNET ETA TEKNOLOGIA BERRIAK – HITZ EGINGO DUGU FAMILIARTEAN? (EUSKO JAURLARITZA)