Apirilak 24 eta 25ean, Zaporeak elkartearen eskutik elikagai bilketa antolatuko dugu Luberrin. Elikagai horiek Lesbosera bidaliko ditugu eta bertan egoera lazgarrian dauden pertsonei eguneroko otordua egiten lagunduko diegu. Beraz, bereziki eskertuko genizueke galkorrak ez diren elikagaiak prestatuko bazenituzte eskolara ekartzeko, esate baterako, arroza, makarroiak, olioa, lekaleak…

Ekintza hau martxoa eta apirilean zehar 1. DBHn landu dugun “Penelope: Greziaren iragana eta oraina josten” ikas-egoeraren baitan sortu dugu eta bertan landu ditugu, besteak beste, Grezia klasikoa eta gaur egun Lesbosen pairatzen ari diren egoera gogorra.