Apirilak 17an Teknologia eta Ingenieritza II-ko ikasleak Oronara (Galarreta Kanpusean) joan ziren, gelan landutako edukiak sakontzeko helburuarekin (energia berriztagarriak, bero ponpa, automatizazioa) eta beraiekin erlazionaturiko instalazioak ikustera.
Panel fotoboltaikoekin praktikak ere egin zituzten eta aurreko urteetako ikasleek egindako proiektuak ere ikusi eta probatu zituzten. Oso pozik itzuli ziren.