Hedatze programa

Ikas teknikak

Ulermena, memorizazioa eta antolaketa hobetzeko tresnak aurkeztu eta landuko dira, ikasgai desberdinak kudeatzeko eta konfiantza sentitzeko.

Antzerkia

Antzerkia jolasa da, konpromisoa, talde lana, sormena eta adierazmena.

Sare jokoak

Ping-pong, badminton, tenis, boleibol, etab. jarduerak burutuko ditugu.

Matematika laguntza

Laguntza hau aurreko ikasturteko matematika  gainditu ez duten edota zailtasun handiak dituzten ikasleentzat  zuzendua dago. Ikasgai indartu eta zalantzak argituko dira.

Ingelesa laguntza

Laguntza hau aurreko ikasturteko ingelesa  gainditu ez duten edota zailtasun handiak dituzten ikasleentzat  zuzendua dago.  Ikasgai indartu eta zalantzak argituko dira.

Euskara laguntza

Euskara eta literatura ikasgaia lantzeko jarduerak egingo ditugu: etxeko-lanak, irakur-liburua irakurri eta ulertu, ahozkoa praktikatu eta zalantzak argitu, besteak beste.

Fisika Kimika laguntza

Ikasgaian zalantzak dituzten ikasleei bideratua dago, hau da, ebaluazioa gainditu ez badute edo juxtu ibili badira azalpenak polikiago ematea eta mota desberdineko ariketak egitea da tailer honen helburua.

Gaztelania laguntza

Klasean landutako edukiak errepasatzeko eta indartzeko saioak eskaintzen ditugu

Biologia-Geologia laguntza

Ikasleei biologia-geologiako ikasgaia lantzen lagunduko zaie, kontzeptuak eta zalantzak argituz eta azalpenak emanez.