“Denborak erakutsi dit jakitearen baliagarritasuna epe luze eta lasaietan neurtzen dela: ez dugu “zerbaitetarako” jakin behar, jakintza berez justifikatzen baita. Jakiteak askeago, jantziago, ikasiago, jasanberago eta solidarioago bihurtzen gaitu. Eta altxor hori ez dator bat gaur egun hain modan dauden arinkeriarekin eta azalkeriarekin.”

2022-2023 ikasturteari hasiera ematen diogun honetan, Ongi Etorria egin nahi diegu gure ikastetxera datozen pertsona guztiei, eta bereziki gure ikastetxera estreinakoz datozen ikasle, guraso eta irakasleei. Antigua-Luberri institutua Donostiako Antigua auzoan kokaturiko ikastetxe publikoa da, Donostiako eta inguruetako familiei kalitatezko hezkuntza zerbitzua eskaini nahi diena.

Helburu horrekin ematen diogu hasiera 2022-2023 ikasturteari.

Jaso ezazue, beraz, gure agurrik beroena.

 

ZUZENDARITZA