Aurten ere, Antigua-Luberriko ikasleek parte hartu dute Donostiako udalak antolatzen duen Koldo Mitxelena literatura lehiaketan. Oraingo honetan, Literatura Unibertsaleko bi ikaslek jaso dute saria, olerkia atalean: BATX 1Dko Lúa Gozalez Capelok eta Izaro Montenegro Urdanpilletak. Gainera, talde bereko Odei Artetxe Goldaratzenak aipamena lortu du bere bertso-sortarekin.

Sari-banaketa maiatzaren 25ean izango da udaletxeko Pleno Aretoan.

Zorionak denoi!