Arratsaldeko arreta

Aukera paregabea da gure ikasleei beste irakas-testuinguru bat eskaintzeko eta haien eskola-arrakasta berbideratzeko. Ekimen hau ikastetxeko ekitatea bermatzeko ere oso lagungarria izango zaigulakoan gaude, aisialdi-aukera dohakoak eskainiz eta hezkidetza eta bizikidetza une aberasgarriak bultzatuz.

Ikas teknikak

Ulermena, memorizazioa eta antolaketa hobetzeko tresnak aurkeztu eta landuko dira, ikasgai desberdinak kudeatzeko eta konfiantza sentitzeko.

Antzerkia

Antzerkia jolasa da, konpromisoa, talde lana, sormena eta adierazmena.

Speaking

Ahozko ingelesa landuko da interesatzen zaizkien gaiei buruz hitz eginez

Bertsolaritza

Bertso zaharrak kantatuko dira eta berriak asmatzen trebatuko gara.

Sare jokoak

Ping-pong, badminton, tenis, boleibol, etab. jarduerak burutuko ditugu.

Piano - Ukele

Abestiak modu sinplean akonpainatzeko oinarrizko erritmo eta akordeak ikasiko dira

Matematika laguntza

Ikasle bakoitzari bere matematikako saioetan lantzen ari diren eduki eta prozeduren inguruko zalantzak argitzeko eta zailtasunak lantzeko tailerra

Fisika Kimika laguntza

Ikasgaian zalantzak dituzten ikasleei bideratua dago, hau da, ebaluazioa gainditu ez badute edo juxtu ibili badira azalpenak polikiago ematea eta mota desberdineko ariketak egitea da tailer honen helburua.

Euskara laguntza

Euskara eta literatura ikasgaia lantzeko jarduerak egingo ditugu: etxeko-lanak, irakur-liburua irakurri eta ulertu, ahozkoa praktikatu eta zalantzak argitu, besteak beste.

Gaztelania laguntza

Klasean landutako edukiak errepasatzeko eta indartzeko saioak eskaintzen ditugu

Ingelesa laguntza

Klasean landutako edukiak errepasatzeko eta indartzeko saioak eskaintzen ditugu

Biologia-Geologia laguntza

Ikasleei biologia-geologiako ikasgaia lantzen lagunduko zaie, kontzeptuak eta zalantzak argituz eta azalpenak emanez.