Batxilergoko 2.A-ko marrazketa teknikoko ikasgaiko ikasleak joatear daude baino zer edo zer utzi digute. Donostiako san Telmo museoak antolatutako HAU sarian parte hartzeko asmoa izan zuten. Nahiz eta garaiz ez iritsi DISEINU INDUSTRIALEKO proiektu bat landu zuten eta hona hemen prozesuan landutakoa eta emaitzak.

XEDEA

HAU deialdiak euskal kulturaren objektu tradizionalak gaurkotzea du xede. Ekimenak, alde batetik, ildo horretan ikerketa sustatzen du, antzinako usadioak eta ohiturak ezagutu eta hein batean berreskuratzeko; bestetik, objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatzea bultzatzen du, diseinu garaikidearen begiradatik.

Deialdi honetan txokolate-ontzia objektua berraztertzea proposatzen da. Txokolatea prestatzeko erabiltzen zen sukaldeko tresna da. Bular formako ontzia, behealdean sabela du, ahoaren aldean berriz lisoa da. Eusteko kirten bat du. Goialdeko estalkiak erdian zulo bat du, zurezko irabiagailua sartzeko. Pieza hori barra luzea, estalkiaren irekiduratik irteten dena, bi aldeetara bira egin dezan, bi eskuekin eusteko eta mugitzeko. Barrak behealdean zilindro ildaskatua du. Zilindroak, bi aldeetara biratzean, uretan edo esnetan murgildutako txokolatezko ontzak zanpatzen ditu, nahasketa desegin eta loditu arte. Aurkeztutako diseinuak nahitaez berria izan behar du, hau da, lehiaketa deitu baino lehenago argitaragabea eta merkaturatu gabea.

Hona hemen flickr-en irudiak