Plastika Dbh. Ekonomia Zirkularra. Proiektua

Egun Ekonomia Zirkularra terminoa indarrez sartu da ingurumen eta jasangarritasun arloko desafioen artean, egungo kontsumo eredu linealari (“hartu, erabili eta bota”) alternatiba planteatzen dion eredu ekonomikoa delako. Ekonomia zirkularrak aldarrikatzen dituen paradigmen artean, produktu, zerbitzu, material eta baliabideen bizi-zikloa ixtea dago; ahalik eta denbora gehien mantentzea horiek denak ekonomian eta ahalik eta gehien murriztea hondakinak..

Dbh2. eta 4. mailan eta plastika-eskulangintza tailerraren barne Modelatze proiekturako material birziklagarri eta berreraikigarriak erabili dira Gure Balea proiektua gauzatzeko. Amaierako produktuaren bidez publizitaterako kartel bat gauzatu da.

Flickr-en ikusteko hemen

Dbh4 Plastika. WOOLMARK LOGO SARE MODULARRAK. Proiektua

Egunero janzten ditugun erropa ezberdinak, eta hauek material ezberdinez eginak daude. Ehunak artifizialak edo naturalak izaten dira eta ARTILA EHUNA nabarmentzen ari da.

Erropa bat %100 artilez egina dagoela adierazteko WOOLMARK ziurtagiria eraman beharko luke eta hau logo formatua hartu zuen duela 50 urte hain zuzen.

Franco Grignani diseinatzaile italiarrak (Milanekoa) gauzatu zuen 1960. urtean eta oraindik ederra ikusten dela ezin da ukatu. Estetika garaikidea mantentzen du eta zuzenean komunikatzen du artila edo ehunarekin zerikusia duela. Formalki orekatua, armonikoa, erakargarria, dinamikoa, magnetikoa eta beste hainbat ezaugarri adierazten dituela esan dezakegu.

Logoaren irudikapen geometrikoa aztertu, moduloa identifikatu, erretikula sortu eta sare modularra eraiki ondoren alderdi sortzailea azaldu beharko dute. Irudia desitsuratu gabe elementu gehigarriak egokitu eta irudiari ikuspegi berri bat emango diote.

Galeria guztia ikusgarri flickren