Ostiralean, Maiatzak 28, 2.Batxilergoko ikasleen agurra ospatu genuen ikastetxean. Babes neurri guztiak beteaz patioan elkartu ginen 6 ikasturtez ikastetxean igaro dituzten ikasleak agurtzeko. Idoia Azanza zuzendariaren hitz hunkigarrien ondoren, tutore bakoitzak diploma, taldearen argazkia eta oparitxoa banatu zituen bere taldean . Euskara Sailetik (Normalkuntza Proiektua) ere azken ikasturte honetan batzordea osatzen duten ikasleek egindako lana eskertu zuten.

Eta bide batez ZIG gelakoei eskerrak eman nahi dizkiegu, beraiek prestatu zituztelako ikastetxeak ikasleei eman zizkien opari paperak.

ZORIONAK DENOI!!