Aurreko ostiralean, martxoaren 3an, gurekin izan genuen Josu Zabaleta euskaltzaina, Lur Entziklopediaren zuzendaria, Senez aldizkariaren sortzaile eta zuzendaria izana, Itzulpen Eskolako sortzaileetariko bat, bertan irakasle aritua, Itzultzailea (italieratik, frantsesetik, errusieratik, gazteleratik …) eta behin baino gehiagotan lan hauengatik saritua.

Haurrek hitza itzuli du errusieratik 2022an eta gure batxilergoko bigarren mailako ikasleei kontestualizatu dizkie umeen testigantza latz horiek, Bigarren Mundu Gerrara ,zehazki, SESBen mendebaldetik ihesi, Uzbekistanen aterpe hartu zuten gerrako umezurtzen azaletara garamatzenak. Autoreek: Lidia Txukosvskaiak eta Lidia Zhukovak ,hitzaurrean dioten bezala, aitortzak entzun bezala jaso dituzte, ahozkotasunak dituen ezaugarri, akats eta guzti, gordin eta garden.

Edonon eta edonoiz aurki daitekeen errealitate bat dakar liburuak, eta saihestezina da paralelismorik ez aurkitzea, gaur egungo Ukranian eta beste hainbatetan. Aipaturikoak ematen du zer hausnartua eta pentsatua. Irizpide kritikoa izatearen garrantziarekin errubrika jarri zion ez amaitzea nahi genukeen hitzaldi borobilari, hala ere hurbildu zitzaizkion etorkizuneko itzultzaileei gomendioak ematen jarraitu zuen.

“24 orduz entzuteko eta egoteko gizona” testigantza jaso genuen amaieran, jakin mina sortzen aparta den irakasle jakintsu denaren froga.