Batxilerreko 2.mailako Artearen Historia, Eleanitza eta Latineko ikasleak Otsailaren 15etik 19ra Erroman izan ginen. Bertan Koliseoa, Panteoia, Foroa, Fontana di Trevi, Batikanoa, Emanuelen plaza eta abar bisitatu genituen. 

Esperientzia oso aberatsa izan zen kultura klasikoa ezagutzeko eta elkarren arteko bizikidetza sustatzeko. Guraso batzuen hitzek azpimarratzen dute irakasleen lana bidaia hauek egiterakoan:  “Zuengandik ikasleek jaso dutena hezkuntza bere osotasunean izan dela somatzen dugu. Mila esker beraien heziketa aberasteagatik” eta benetan pozten gaitu.