Ikastetxe publikoetan DBH egiten ari diren ikasleei zuzendutako garraiorako banakako dirulaguntzen deialdiaren agindua azaldu da (EHAA 2024-01-30) 2023-2024 ikasturterako.

Baldintza orokorrak:
Ikasleek bete behar dituzten baldintzen artean ondorengo hauek gogorarazi nahi ditugu :

  • Ikastetxea 2 km edo gehiagotara egon behar du (1-2 DBH-ko ikasleak)
  • Ikastetxea 4 km edo gehiagotara egon behar du (3-4 DBH-ko ikasleak)

Etxetik ikastetxera edo ikastetxetik gertuen dagoen geltokira dagoen tartearen arabera egingo da distantziaren kalkulua.

  • Eragin-eremuaren arabera ikasleari dagokion ikastetxera joan beharra izatea.

Eskaeren aurkezpena:

  • 1. Eskabideak betetzeko, https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2022/transp-escolar/web01-tramite/eu/ web-helbidean dagoen aplikazioa erabiliko da.
  • 2.Eskabideak, ikaslearen legezko ordezkariak behar bezala beteta, eranskineko ereduaren arabera aurkeztuko dira, hilabeteko epean, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera:
    • a) Telematikoki; horretarako, sinadura elektronikoa eduki behar da, ziurtagiri digitala indarrean duena (NAN, Izenpe txartela) edo itsasontzi-jokoa (b@kq)
    • b) Paperean; horretarako, aplikazioak sortuko duen eskabide-inprimakia inprimatu, sinatu eta ikasleak ikasketak egiten dituen ikastetxearen zuzendariari aurkeztu beharko zaio, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren lekuetan.
Eskaera aurkezteko epea

Eskabidea egiteko ohiko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agin-tzaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita ( 2024/02/09n argitaratua). Ikasleak berak edo, adingabe emantzipatugabea bada, haren legezko ordezkariak behar bezala bete beharko du eskabidea, eranskineko ereduaren arabera.

Laguntza ordaintzea
Izendatu diren diru-laguntzen ordainketa aldi batean egingo da, deialdiari ebazpena eman ondoren. Ikasle onuradunek ikasketak egiten dituzten zentroetara bidaliko da diru-zenbateko osoa. Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzaren aurrean justifikatu beharko du zentroak ordaindu izana, ordezkaritzak emandako aginduei jarraituz.

Diru-laguntzen kontrola

Ikasturtea amaitzean eta 2024ko ekainaren 21a baino lehen, ikasle onuradunek ikastetxean entregatu beharko dute justifikatzeko eguneko edo asteko ikastetxera joan beharrak eragindako gastuak ordaintzeko izan dela esleipen horren zenbatekoa; eta ikastetxeak dagokion Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzari, banakako esleipenen aplikazioaren bidez, onuradunen zerrenda
jakinaraziko dio, eta berariaz adieraziko dio zein ikasleri dagokion eskatutako zenbatekoa baino zenbateko txikiagoa, azkenean ikastetxera joan den egunen arabera.
Zalantzak argitzeko Hezkuntza saileko web orria www.euskadi.eus, kontsultatu daiteke, edo ikastetxeko Idazkaritzarekin harremanetan jarri.