Lehen fotokazetari donostiarraren Tabakalerako Arteguneko erakusketa disfrutatu ondoren, bere hirurehun argazkietako bati, atzerrian edo gure inguruetan lortutakoari, hitza jarri diote batxilergoko lehenengo mailakoek.

Luberriko “erredakzioan eta errotatiban”, hau da, liburutegian eta lehen solairuko pasilloan erakutsi ditugu aspaldiko idazmakinetan. Hauetako batzuen istorio hunkigarriak eta memoria ez bakarrik berreskuratzeko baita partekatzeko ere erabiltzen dugu tarte hau:

“Idazteko makina hau Zubimendi etxekoa da. Joseba Zubimendi Donostian euskararen alde lan ugari egindakoa da, besteak beste, kazetaritzan euskara sustatzen. Aintzindariak izan ziren euskaraz egin zituen irrati emankizunak. Alde Zaharreko Haizea tabernan biltzen ziren kultur jarduerak eta irrati emankizunak antolatzeko. Informazio gehiago, hemen:

https://www.eusko-ikaskuntza.eus/PDFAnlt/bidegileak/236_zubimendi.pdf

Eta “1940an, guerra zibilaren ondoren, nire aitona fusilatu zuten. Nire amona eta bost anai-arreba ziren “gorrien” familiei aukera handirik ematen ez zien hiri batean. Nire amonak janaria lortzeko aitonaren idazmakina saldu beharra izan zuen. Ez zirenez justizia garaiak, mendekukoak baizik, ez zioten asko ordaindu. Aitak beti gogoratu izan du lortutako miseria hura, eta, horregatik, amak, ezkondu zirenean, bat oparitu zion, hau, duela 65 urte.”

Ez dugu ahaztu nahi, egitura abiapuntutzat hartuta, ikasle oiartzuarrak erreportai bat sortu digutela otsailaren 2ko jaia ospatzeko, Eguneko hitzaren arbelean ikusgai duzuena “IHOTIK! EPELDEUPU DIPILAPA!.

 

 

Isabel Azkarate