STEAM PROIEKTUA

IZENBURUA: ZIENTZIARA PRAKTIKETATIK ETA JOKUETATIK

 

Gizartean gertatzen ari diren aldaketen, teknologia berriak sartzearen eta teknologia berri horien aurrerapen handiaren ondorioz,  irakaslearen kontzeptua aldatu egin da, eta, orain, jakintzaren igorle izatetik, haiek eraikitzeko gidari izatera igaro da, hainbat bidetatik eskura baitaitezke.

Beste aldetik, azken urte hauetan irakasleok konturatu gara ikasleek zientzia arloko gaietan dituzten zailtasunak areagotu egin direla eta orain arte erabilitako ohiko metodologia ez dela nahikoa zientziak ikasteko behar den motibazioa sorrarazteko.

Horregatik STEAM proiektua aukeratu dugu ikasleek modu enpirikoan ikas dezaten, erabakiak hartzeko orduan ebidentzian oinarritutako arrazoibidea erabil dezaten, konfiantza eta ezagutzak har ditzaten, XXI. mendeko trebetasunak garatu ahal izan ditzaten…Hala, ikasleek ariketak eta irakasgaiak egiteko orduan baliabideak handituko dituzte, eta sortzaileagoak izango dira planteatutako problemak ebazteko orduan.

 

Guretzat, abantaila nagusietako bat da ikasleek eginez ikasten dutela, nahiz eta beharrezkoa

den zati praktikoa zati teorikoarekin konbinatzea, eztabaidekin, ikasiz, ikertuz… Aplikazio teknologiko berriek aukera paregabekoa ematen digute aipatutakoa lortu ahal izateko (AR eta VR errealitate areagotua eta birtuala) eta honekin batera metodologia desberdinak ere aplika ditzakegu (gamifikazioa, Design Thinking, ABP, Flipped Classroom…)

 

Horretarako ikasleek STEAM jarduera desberdinak egingo dituzte Fisika-Kimika eta Plastikako, Ikusizko eta Ikus-Entzunezko Hezkuntza curriculumarekin lotuta eta jarduera bakoitzari Emakume Zientzialari baten biografia lotuko zaio Hizkuntzetako ikasgaietan landuta. Modu horretan, ikasleek barneratuko dute noraino izan dute garrantzia emakumeak zientzia eta gizartearen garapena eta aurrerapenetan.

 

FISIKA-KIMIKA mintegia