“Jasangarritasuna, guztion zeregina!”

2018/2019 ikasturtean “aztarna ekologikoa” izango da ekimenean parte hartzen dugun Donostiako ikastetxeetan landuko dugun gaia. Ikastetxean bertan eta kanpoan burutuko diren ekintzen  bidez, ikasleek gaiaren alderdi desberdinak landuko dituzte.

  • “Aztarna ekologikoa” zer den ikasiko dugu.
  • Nola gutxitu dezakegun ikastetxeko “aztarna ekologikoa”?
  • “Lurraren Bioahalmena” zer den ikasiko dugu.
  • Ikastetxeko aztarna ekologikoa gutxitzeko konpromisoak hartuko
  • Ikasleen parte-hartzea sustatuko dugu.

SARRERA

Teknologiak eta zientziak etengabeko aurrerapena eta garapena sortzen digu. Baina gaur egungo garapen eredu hori ez da jasangarria: Munduko biztanle guztiek euskaldunok daukagun kontsumo eredua izango balukete bi planeta-lur eta erdi beharko lirateke guztion bete beharrak asetzeko.

Baina, planeta bakarra daukagu, beraz, zer gertatzen da?

  • Beste batzuk gu baino okerrago bizi direla.
  • Munduko baliabide naturalak, gureak eta besteenak, agortzen ari garela.
  • Lurra, ura eta airea kutsatzen ari garela gure hondakinekin.
  • Gure hondakinak geroz eta lur gehiago okupatzen dutela.

Etorkizuneko belaunaldien baliabideak erabiltzen ari garela eta azken finean haientzako uzten ari garen etorkizuna ez dela oso erosoa.

Beraz, gure bizi garapena guztiz jasanezina da. Horren aurrean tokiko garapen jasangarria bultzatu behar dugu.

AGENDA 21en HELBURUAK GURE IKASTETXEAN

Helburu nagusia komunitateko partaideek garapen jasangarriaren aldeko heziketa jasotzea izango da, JARRERA ALDAKETA SUSTATUZ.

Ikastetxean KUDEAKETA IRAUNKORRAGOA lortu nahi dugu:

  • Zaborrak gaika bilduz.
  • Argi-indarraren beharrezko erabilpena bultzatuz.
  • Berogailuaren erabilpen egokia bultzatuz
  • Liburuen berrerabilpena bultzatu “LIBURUTRUK”
  • Teknologia berrien erabilera bultzatuz, paperaren erabilpena gutxitu

INFORMAZIO GEHIAGO