2. batxilergoko enpresa ekonomia eta administrazioko ikasleak, Eroskik Elorrion (Bizkaian) duen biltegi automatizatua bisitatu dugu. Bertan, Eroskiren bilakaeraren berri azalpen labur bat jaso dugu. Ondoren, biltegia bisitatu dugu: Kamioien deskarga, paleten despaletizazioa (produktuak banatu egiten dira pack-etan) eta ondoren  20 metroko altuera baino handiago duen biltegian modu automatizatuan nola biltegiratzen diren.

Jarraian, langileek Eroskiko denden eskaerak osatzeko modua ikusi dugu (picking delakoa) eta azkenik erabat automatizaturik dagoen biltegiak eskaerak prestatzen dituen zonaldea ikusi dugu, irteeren biltegiarekin bisita amaituz.