Aurten lehenengo aldiz, bigarren hezkuntzako institutuen arteko estatu mailako IESPORTS batzuetan parte hartu du Antigua-Luberriko batxilerreko ikasle talde batek. League Of Legens eta Clash Royale jokoetan jolasten ibili dira eta hiru taldetatik, bat finalera iritsi da. Talde hau, BaBy Dragons izenarekin, Clash Royale jokuan jolasten ibili da. Finala Alikanten jolastuko da martxoaren 30-31ko asteburuan eta Euskadiko ordezkariak izango dira.

ZORIONAK DENON PARTEZ!