Azaroaren 25ean, astelehen honetan, amaiera eman diogu ikasturte hasieratik egindako lanari.

Hezkidetzarako eta Genero Indarkeriaren Prebentziorako Proiektuaren eskutik maila ezberdinetako ikasleek eta irakasleek parte hartu ahal izateko hainbat jarduera antolatu ditugu indarkeria matxista prebenitzeko aldera:

  • Tutoretzen bitartez hausnarketa bideratu da eta kartelak egin ditugu.
  • Feminismoarekin sentsibilizatua dagoen lan-talde bat eratu dugu, bai DBH-n, bai Batxilergoan, zenbait ekintza antolatzeko eta iraunkorra izateko asmoz.
  • Azaroaren 25eko omenaldia, lan-taldeak antolatutako lehen jarduera, horrelakoa izanda: hasieran, adierazpen bat irakurri dugu; jarraian, kandela batzuk piztu dira indarkeria matxistaren biktimen omenez; eta bukaeran, emakumearen sinboloa egin dugu guztion artean.

Indarkeriaren aurrean,

HEZKIDETZA da gure bidea.