Aurten ere Beldur Barik programak Beldur Barik Jarrera! lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honetan emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerak salatu eta hauei aurre egiteko lanak biltzen dira. Gaiak duen garrantzia dela eta, DBH2Fko ikasleok bideo bat prestatu dugu.
Bideoan emakumeek historian zehar jasan duten zapalkuntza eta hari aurre egiteko grina azaldu nahi izan ditugu guk sortutako abesti, dantza, argazki eta irudien bidez. Oraindik ere berdintasuna lortzeko bidean zer egina dugula jakin arren, bide horretan lan egiteko gogotsu gaudela erakutsi nahi izan dugu eta denak elkarrekin gizarte libre eta berdin batera iritsi gaitezkeela. Denon pauso txikien baturaz, aldaketa handia lortu dezakegula. Guk gure proiektua ere hala sortu dugu, bakoitzak zuen jakintza txikitik, proiektu handi eta bateratu bat egitea lortu dugu.
Gainera, gaia landu eta ondo pasatzeaz gain, Donostiako Beldur Barik Lehiaketako lehen kategoriako saria irabazi dugu! Bejondeigula!

<iframe width="560" height="315" src="https://www.youtube.com/embed/h9L4B2USZK0" frameborder="0" allow="accelerometer; autoplay; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture" allowfullscreen></iframe>