Jokorako adikzioa gaur egun mahai gainean dagoen gaia da. Gazteen artean arazoa areagotzen ari da. Internet bidezko apustuak agertu zirenetik, geroz eta gehiago gastatzen da jokoan eta geroz eta arazo gehiago eragiten ditu. Adikzio-arazoak dituen joko zalea ez da jada lehengo bera, eta, gaur egun, 15 eta 35 urte arteko gazteen artean arruntagoa izateaz gainera, dirua jokatzea normalizatuago dago aurreko hamarkadetan baino. Gaia ezagutzeko asmoz, 4DBHko ikasleen artean hitzaldi bat izan dute.