Bizitzen ari garen egoera zail honek ezin digu epe ertainera begiratzea eragotzi. Horregatik, nahiz eta egoera berezi batean egon, urtero bezala garai hauetan datorren ikasturteko Kirol guztia antolatzen hari gara. ALTA BERRIENTZAT bakarrik da formulario hau. Izen-emateko epea IREKITA dago gaurtik plazak bukatu arte.

Gure helburua, luberriko ikasle guztiak bizi-ohitura osasungarri batzuk gurekin barneratzea da eta horretarako, Kirolaren bidez irakasten diren baloreekin bat egiten dugu; esfortzua, elkarlana, kemena, konstantzia, laguntasuna, etabar.. Eta baita, jokalariek zein taldeek kirol-mailarik onena lortzen laguntzea eta kirol-lehiaz kiroltasunez gozatzea da.

Futboleko eta Saskibaloiko hurrengo ikasturteko ESKOLEN informazioa atxikitzen dugu. Datorren ikasturtean, KIMU-ez gain (LH5-6), BENJAMIN kategoria edukiko dugu (LH 3. eta 4. maila). Zuen interesekoa izango delakoan.

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN