Familia agurgarria,

Bizitzen ari garen egoera zail honek ezin digu epe ertainera begiratzea eragotzi. Horregatik, nahiz eta egoera berezi batean egon, urtero bezala garai hauetan datorren ikasturteko DBH-1etik BATX-2-ra KULTUR ESKAINTZA guztia antolatzen ari gara. Izen-emateko epea IREKITA dago gaurtik EKAINAK 30 arte.

Dagokien erakundeen gomendioei kasu eginez, COVID-19ren ondorioz eskola presentzialekin hasi ezin bagara, eskolak on-line egiteko aukera eskaintzen saiatuko ginateke.

Bestetik, Antigua-Luberri Guraso Elkarteak jakinarazi nahi dizu, ikastaro batean izena ematea erabakitzen dutenek kuota guztiak ordaindu beharko dituztela, eskaintzen den modalitatean.

Ikastaro guztiak Urritik Maiatzera dira. Aurrez izena eman ondoren, eta eskariaren arabera, egun eta ordutegi horretan ikastaroa bideragarria den jakinaraziko zaie interesadunei, eta ahal den neurrian eskaria betetzen saiatuz.

IZEN-EMATEAK ETA INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN