Antigua-Luberri ikastetxeko 2 DBH-ko ikasleek itxialdian bideo batzuk grabatu dituzte fisika-kimika irakasgairako. Bideo laburrak dira eta oso lan polita egin dute, saiakuntzak eginez, grabatuz, bideoak editatuz…

Oraingoan beste bi bideo partekatzen ditugu zuekin; bata ur beroa eta hotzarekin eginiko esperimentu bat da eta bestea sua eta honen energiaren bilakaerarekin eginiko beste esperimentu bat.