“Leku Like”

JOLASGARAIAN ZER EGITEN DUGU?

Ikasleen proposamenei jarraituz talde-txapelketak antolatzen ditugu: futbola, saskia, …

  • Futbola
  • Saskibaloia
  • Txirrinda gaineko oreka
  • Marrazki lehiaketa
  • Ezti dastaketa: batzuk dastatuta gustukoena aukeratu eta zozketan parte hartu
  • Errekor liburua: ikasleen trebeziak gogorarazteko euskarria, beraien sinadura eta argazkia jasotzen dugu
  • San Sebastian bezperako danbor zozketa: kaskarinak garela gogorarazteko ekimena
  • Suchard saria: ikastetxeko orubean lehendik genuen Suchard txokolate fabrikaren oroigarri
  • Baloi-toke erronka
  • Landaretegia: haziak aldatu eta landare txikiak ikasleen artean zozketatu ikasleen arteko elkarren eragina aberasteko asmoz
  • Eseritako jokoen txapelketak: mus, “escoba”, “chinchón”…
  • Rubik kuboaren txapelketa
  • Harreman klimaren jarraipena egiten dugu, komeni denean interbentzioak eginez.

Helburua

  • Ikasle batzuen trebeziei protagonismoa eskaintzen diegu elkar-bizitza aberasteko: baloi-tokea, txirrinda gaineko oreka…

Hona hemen jolas-garaietan egiten diren hainbat jarduera
ERREKOR LIBURUA, URTEKO TXAPELKETAK ETA LANDARE ZOZKETA

Jolasgarai Programa

***

ZER DA GURE KUTXATEGIA?

2006-07-kurtsoan zerbitzu berri bat abian jarri genuen, KUTXATEGIA izenekoa, hain zuzen.

12-16 etapako ikasleek 45 kutxatila dituzte beraien jolasagaraietako gauzak sartzeko: futbol eta saski baloiak, kartak, beste jolasak, etab.

 

IKASLEEI BALOIA ETA GILTZA EMATEN DIEGU TALDEAN ARDURAK IZATEN IKAS DEZATEN. HARTARA KUTXATEGIAK IKASLEEN ARTEKO DENBORA-PASA AUTONOMOA BULTZATZEN DU.