Urriaren 18an eta 23an gure ikasle gazteenek lehenengo irteera egin dute Zestoara. 2 txandatan egin da irteera hau: urriaren 18an, 1D, 1E eta 1F taldekoak; urriaren 23an, 1A, 1B eta 1C taldekoak.

Zestoan bertan eguna pasa dugu Lili jauregia eta Ekainberri bisitatuz. Bisitan zehar antzerkiaz, Historiaz, Ekainberrik antolatutako ehiza tailerraz, euskal ondareaz eta naturaz gozatu dugu, eta, nola ez, elkarrekin egon eta errutinatik atera izanaz.