Pasadan ostiralean, martxoaren 25ean, Donostia International Physics Center-ek (DIPCk) bultzatuta top@DIPC Zientziarekin Solasean! topaketaren XII. edizioa ospatu zen.

Eureka! Zientzia Museoan 37 ikastetxeetako 170 ikasle eta irakasle inguru bildu ziren Albert Fert, María Vallet-Regí eta María Martinón ikertzaileekin solas egiteko. Gure ikasle diren Amaiur Larburu, Iakes Bocos eta Danel Gallastegi, Isabel Guevara irakaslearekin parte hartu zuten.