Dagoeneko bide batetik edo bestetik jakingo zenuten, baina Luberriko Zuzendaritzak datorren apirilaren 2an egingo dugun 25. urtemugako ospakizunera gonbidatu nahi zaituzte. Ikasturtean zehar hainbat ekitaldi gauzatzen ari gara, beti bezala era xumean, Luberriko estiloan, eta orain ere gure nortasuna islatzen duen jaia prestatzen ari gara aipaturiko egunerako: Firin-Faran, lehena eta oraina uztartuz, etorkizunera zubia eraikiz.

Bide hau ezingo genuke egin guregan erakutsi duzuen konfiantzarik gabe, izan ere zuen balio preziatuenak gure hezkuntza proiektuan murgiltzen dira.

Aurrez eskertuz, Zuzendaritza.

2022-04-02

Egitaraua/ Programación

11:00: Jaiaren hasiera / Inicio de la fiesta

Argazki historikoen erakusketa /Exposición de fotos históricas.

11:30-12:30 Ekitaldi Nagusia/ Ceremonia principal

Institututik pasatako eta gaur egungo ikasle, irakasle, zuzendari eta  Guraso Elkarteko kideek eta Luberriko Koruak parte hartuko dute.

12:30-14:30: Ikasleen kontzertuak/Conciertos