Zer da?

Hezkuntza Sailak ikastetxeetan euskara sustatzeko sortu zuen programa da.

Helburua

Euskararen erabilera eta kalitatea bermatzea du helburu nagusi ikastetxeko esparru guztietan. Horretaz gain, hizkuntzarekiko atxikimendu baikorra bultzatzea.

Batxilergoko ikasleek eginiko bideoa

Batzordearen egitekoak

Lau urtean behin diagnosia egin ondoren, proiektua sortzea.

Ikasturtearen hasieran ikasturteko plana burutzea.

Ikasleen artean euskararen erabilera modu ludikoan sustatzeko hainbat ekimen egiten dira, hala nola:

Euskara batzordea hainbat ikasle eta irakaslek osatzen dugu eta hilean behin elkartzen gara euskararen erabileraren inguruan ekintzak antolatzeko.

  • Euskal idazleak eta hainbat lanbidetako profesionalak etortzen dira
  • Kirola eta euskara elkartzeko ekintza
  • Kantu-bazkaria: betiko abestien transmisioa bermatzeaz gain, kantue bidez kohesioa lantzen dugu
  • Firin-faran eguna
  • Testu-irudi lehiaketa
  • Abenduaren 3aren bueltan Mintzodromoa burutzen dugu ikastetxean batxilerreko ikasleen gidaritzapean

Erakundeek antolatutako jardueretan parte hartzea:

  • Ekolingua Tabakaleran DBH eta batxilerrean

2021-2022 ikasturtea

Aurtengo egoera berezia dela eta, ezingo  ditugu burutu jendetza biltzen duten jarduerak. Hauek dira 1. hiruhilekoan antolatu ditugun ekintzak:

Euskara batzordeak osatu-finkatu:

  • Beste urteetan ez bezala, hiru batzorde ezberdin osatu behar izan ditugu burbuilak errespetatzeko.
  • Alde batetik, ikasle zaharrenek, batxilerrekoek, batzordea zabaltzeko ahalegina egin dute, DBHko bigarren zikloko geletan azalduz batzordearen eginkizuna zein den eta parte hartzera animatuz.
  • Bestalde, 3. eta 4. DBHko batzorde berriak osatu dira. Bigarren hiruhilekotik aurrera hasiko dira ekintzak antolatzen.

 Euskaraldiaren inguruan burutatako ekintzak:

  • Ariguneak sortu ditugu talde guztietan. DBHko lehenengo zikloan, gainera, joku moduan, erabilera neurtzen saiatu gara.
  • 2. DBHko ikasleak, Marrazketa mintegiak bideratuta, txapak diseinatu eta ekoitzi dituzte parte-hartzaileei banatzeko.
  • Lehenengo zikloan, Hitz-erronka jolasa antolatu dugu, batxilerreko ikasleek bideratuta. Erronka horretako talde irabazleak bere hitz-erronka eraman die batxilerreko taldeei.