HEZKIDETZARAKO ETA GENERO INDARKERIA SAIHESTEKO PROIEKTUA

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzak 2013.ean hasi zuen Hezkidetza Plana du abiapuntu, eta Antigua-Luberri Institutuko elkarbizitza hobetzea du helburu nagusia. Jakin badakigu hezkuntza jendartearen isla dela eta, beraz, ikastetxean ere genero-desorekak, hizkuntzaren erabilera sexistak, zenbait genero-gatazka sumatu ditugu. Hauek saiheste aldera jarri dugu martxan proiektu hau. Azken batean, hezkidetza genero berdintasunean oinarritzen den hezkuntza baita. Horregatik, pertsonen identitatearen eraikuntza librea bermatu nahi du, hezkidetzak feminitate, maskulinitate nagusien arau mugatzaileak albo batera utzita. Ikasleak aske izateko hezi nahi ditu, eta beraien gaitasun guztiak garatzeko askatasunean senti daitezela. Beraien erabakien jabe izatea beraien ogibidea aukeratzeari, harremanak antolatzeko moduari eta gustuak aukeratzeari dagokienez, besteak beste. Gure asmoa, beraz, gure ikasleak sexismotik, matxismotik eta genero indarkeriatik at hezitzea da. Baina ezinbestekoa deritzogu komunitate osoarengana zabaltzeari eta horretarako hezkidetza taldea osatuko dugu, ikasle, guraso, irakasle eta bestelako langileek osatua. Askotariko jarduerak egingo ditugu ikasturtean zehar, eta horien berri emango dugu web orriko atal honetan. Hezkidetza lau haizetara zabaldu dadila!
Hauek dira proiektuaren helburuak:
  1. Institutuaren egoera hezkidetzari dagokionez aztertzen jarraitzea.
  2. Institutua hezkidetza gauzatzeko beharrezko baliabideez hornitzea.
  3. Ikasleak berdintasunaren inguruan janztea.
  4. Gurasoak eta bestelako langileria hezkidetza prozesuaren barne bilakatzea.
  5. Curriculum esplizitua eta inplizitua genero-ikuspegitik aplikatzea.
  6. Ikasle libreak hezitu genero arauek ez dezaten beraien identitatearen eraikuntza oztopatu.
  7. Genero indarkeria prebenitu eta gertatuz gero, tresnak edukitzea horri aurre egiteko.
Gurekin harremanetan jartzeko, idatzi helbide honetara: hezkidetza@antigua-luberri.net Edozein proposamen, ideia, bizipen jasotzeko prest gaude!