Zer da ELOS?

Europako zenbait bigarren hezkuntzako ikastetxez osatutako europar sare bat da. ELOS sareak bigarren hezkuntzako ikasleak (12-19 urtekoak) Europa eta munduko herritar izan daitezen prestatu nahi ditu. Euskal Herrian: Agurain, Azpeitia, Bilbo, Gasteiz eta Donostiako institutuak gaude.

  • IES EKIALDEA BHI (Gasteiz)
  • IES UROLA IKASTOLA BHI (Azkoitia-Azpeitia)
  • IES ANITURRI (Agurain)
  • IES BOTIKAZAHAR BHI (Bilbo)
  • IES ANTIGUA-LUBERRI BHI (Donostia)
  • ELOS eta europar gaitasunak

ELOS Basque Country

ELOS eta europar gaitasunak

Ikasle-irakasleen europar gaitasunak definituko dira ELOS Europako ikastetxeetan eta baita European Learning Environmenteko indikadoreak ere.

 

ELOS Sarearen helburuak

  • Gaiari buruzko informazioa trukatzea zentroen eta erakundeen artean.
  • Europako adierazle komunak garatzea European Learning Environment horretan.
  • Ikasle-irakasleen gaitasunak deskribatu, eta ikastetxeetan argitzea europar herritarraren esanahia eta herritartasun hori lortzeko modua.
  • Curriculumen garapenari buruzko eztabaida baterako prozedurak erabili.
  • Elos ikastetxeetan finkatzeko jarraibideak, materialak eta tresnak garatu.
  • Jardun egokiak saretik kanpo dauden ikastetxeen esku jarri.
  • Europako lankidetzaren emaitzen jarraipena eta ebaluazioa.
  • Europa eskoletan ezarri, Europako programak definitzen lagunduz.
  • Gazteei motibazioa eman zientzia eta teknologiako ikasketa europarrak aukera ditzaten.