“Luberri ere digitalizaziorantz!”

Hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia nahitaezkoa bihurtu da pertsonen prestakuntza-beharretan, eta honen isla dugu aurten ikastetxeak konpetentzia honi dagokionez hartu duen konpromisoa. Horretarako, web orria berritu da; ikastetxearen kudeaketa aplikazioaren erabilera bultzatu da, langile guztien arteko komunikazioa hobetzeko; gurasoen APPa ezarri da, irakasle, ikastetxe eta gurasoen arteko komunikazioa errazteko; eta, azkenik, hau guztia modu egokian gauzatzeko, irakasleentzako formakuntza saio batzuk ere kudeatu dira. Izan ere, digitalizazioa gure inguruan eta eguneroko bizitzan dagoen zerbait da, eta gure ikastetxeak ere bide horri ekitea erabaki du, bai aurten eta bai hurrengo bi urteetan, Berriztatze proiektu baten bidez.

Oraindik gai honetan bidea egiteko dugula iruditzen zaigu, baina hasi gara eta, proiektua onartu digutenez, aurrera jarraituko dugu.