“Aniztasunean hazi”

Orientazioa ikasketekin batera doan laguntza prozesua ulertzen dugu. Laguntza hori irakasle guztien eginkizuna izanda ere, ikastetxean Orientazioa mintegia dugu, zeregin anitzak dituena ikasleen ibilbide akademikoak zein pertsonalak eratzen laguntzeko.

Mintegia osatzen dugunok ikasleekin, gurasoekin eta irakasleekin egiten dugu lan, eta, batez ere, honako lan arloetan aritzen gara:

Aniztasunari arreta eta inklusioa:

  • Zailtasun akademikoekin dabiltzan zenbait ikasleentzat HBSP programa. Informazio gehiago hemen.
  • Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat Pedagogia Terapeutikako irakasleen laguntza.
  • DBHko azkeneko mailetan Aniztasun Curricularra programa dugu. Horren deskribapena hemen aurkituko duzu.
  • Hezkuntza premiak edukita babestutako lanera bideratzea komenigarria ikusten den ikasleentzat Zeregin Ikasteko Gelak (ZIG) ditugu. Orokorrean 16 eta 20 urte bitarteko iraupena du programak. Horri buruzko informazioa, hemen.

Orientazio mintegiaren lana bideratzeko dugun arlo garrantzitsua tutoretzena da. Informazio gehiago hemen.ez.

Orientazio akademiko eta profesionala orientatzaileek eskaintzen dute bai zuzenean, bai zeharka irakasle edo tutoreen bitartez, edota ondorengo webgunean azaltzen den informazioen bitartez.