Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da.
Fisika eta Kimika mintegitik STEAM lanbideen estereotipoei buruz gogoeta egitea gonbidatzen zaituztegu.
Ba al dago oraindik lan maskulino eta femeninoen kontzeptua?
Zergatik neskek, zientzietan porrot egiten ez badute ere, giza zientzien alde egiten dute gehiago?
Zergatik ez dituzte mutilek femeninoak deritzen lanbideak aukeratzen?
Zergatik iristen dira hain emakume gutxi erantzukizun handiko eta zuzendaritzako enpleguak betetzera?
Zergatik ez dira femeninotzat jotzen sustapenerako itxaropen handiagoa eta prestigio sozial handiagoa duten lanbideak?
Zergatik debaluatzen dira emakumeak oro har sartzen diren lanbideak?
Emakumeek gehiago aukeratzen al dute etxeko eta laneko lanak bateragarri egiteko?