Kaixo Mikel.
Antigua-Luberri eraikina naiz; bai, adreiluz, egurrez eta kristalez egindako hau.
Duela urte batzuk ezerezetik sortu ninduzuen eta elkarrekin handitu gara.
Makina bat ordu egin dituzu nirean, asko klasean, ingelesa irakasten. Eta beste
horrenbeste edo gehiago ikasleak alaitzen: txapelketak, erronkak edo lehiaketak
antolatuz.

Gogoratzen aurreneko hilabeteak? Dena zen berria, zenbat gela, zenbat
korridore, zenbat txoko… Orduz gero kilometroak eta kilometroak egin dituzu
atzera eta aurrera, hori bai, ia denak beheko pisuan, ziur naiz 2. eta 3. pisuko
txoko batzuk ez dituzula ezagutzen.
Denbora pasa da, e lagun? Zuri ilea urdindu zaizu eta niri dagoeneko arrakala
batzuk atera zaizkit. Gaur arrakala horietatik bi malko ateratzen zaizkit. Bata
penagatik, zure hutsunea sumatuko dudalako, nola ez! Bestea, poza eta
harrotasunagatik, urte hauetan guztietan asko eman didazulako.

Beno ba, Oskorrik esaten zuen modura: hauxe da despedidia!
Etorri nahi duzunean zurea den etxe honetara; lehiaketa bat antolatzera, hitzaldi
bat ematera; sikiera bisitan. Nire ateak zabal-zabalik izango dituzu.
Ah! Ahaztu gabe, goraintziak Santa Rita eta besteen partez.
Pozik bizi eta enjoy yourself!