Martxoaren 8an Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatzen da, Emakumeen eskubideen aldeko borroka ezberdinak gogoratzeko eta eskubide horiek aldarrikatzeko. 

Antigua-Luberri Ikastetxeak, Hezkidetza Proiektuaren eskutik, egun hori ospatu nahi du zenbait jarduera eginez. Meme lehiaketaz gain, Emotikono erronka ere antolatu dugu.

Erronka honetan emakumez osatutako 10 euskal musika talderen izenak adierazi ditugu emotikono bidez. 10ak asmatzeko gai al zinateke? Eragin buruari eta parte hartu! Ikastetxeko sarreran egongo gara aste osoan zehar! Sari bikainak dituzu zain!