Lur Gallastegi idazlea, Antigua-Luberriko Ingeleseko irakasle dugu aurten. Lur Gallastegi Bilbon jaio zen 1983an eta Donostian bizi da gaur egun. Itzulpengintzan lizentziatua da eta ingeleseko irakaslea. Hiru liburu dauzka argitaratuak: Uda bat Senegalen, Limoiondoaren loreak eta Saharako itsasoa. Baina aurten sari ederra irabazi du bere hirugarren liburuarekin. Saharako itsasoa nobelak irabazi du 2018ko Mikel Zarate haur literatura saria.

Euskal idazleen elkarteko “Idazleak ikastetxeetan” programan parte hartzen du eta ikastetxeetan ibiltzen da liburuen inguruan solasaldiak eginez.

Zorionak guztion partez!