IPUINA
Batxiler 1A gelako Pablo Bilbaok irabazi du Koldo Mitxelena literatur lehiaketako F kategoriako ipuin saria OROITU idazlanarekin. Zorionak!!
JOSKINTZA
DBH1eko Eskulan tailerreko ikasleek eskuz josi dituzte honako poltsak, karterak eta mahai jokoa. Politak eta praktikoak!!
POESIA IDAZLANA
Literatura Unibertsaleko ikaslea den BATX 1eko Idoia Sebastian Garaizaren DENBORAK Koldo Mitxelena literatur lehiaketako Poesia saria irabazi du. Zorionak!!
MURAL BERRIA
DBH4ko Adierazpen Artistikoko ikasleek mural berri bat margotu digute Antiguako oraina eta iragana uztartuz
FLIPBOOKAK
Ikus Entzun tailerreko DBH1eko ikasleek honako flipbookak egin dituzte. Istorio txiki politak!!

ERDI AROKO MAITASUN KORAPILOAK
Ongi etorri Dabanoen Erreinura!
DBH 2.mailako ikasleak HARILKA proiektuaren baitan, Geografia eta Historia, Euskara, Musika eta Plastikako irakasgaietan Erdi Aroari buruzko antzerkia sortu eta landu dute. ZIG gelan, zahar-etxeetan, Gurutze Gorrian eta eskolako liburutegian antzeztu dute. Bertan Erdi Aroko Dabanoen Erreinuko gizarte estamentalaren tirabirak eta bertako bizilagunek izan dituzten maitasun korapiloak ezagutu ditugu.

ESKULANAK OPARITARAKO
Materialak birziklatuz ZIG gelakoek honako eskulanak egin dituzte.
Harrera ezinhobea izan dute!!