Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ikaslea nerabezaroan sartuko da. Aldaketa pertsonal garrantzitsuak biziko ditu etapa honetan eta, aldi berean, arlo curricularraren garrantzia areagotzen joango da.

Gero eta ardura gehiago hartzen ikasi beharko du; bere norabide akademikoa zirriborratzen hasiko da eta lehen hautuak egingo ditu; gure herriko eta munduko gizarteen ezaugarriak ezagutu eta ulertzen ikasiko du; besteena aintzat hartuz, bere ingurua eta kultura estimatzen ikasiko du; bere kabuz pentsatzen eta ikasten ikasiko du ere; beste hizkuntzez baliatzen; hainbat arlotan ikasitakoa bizitzako egoera anitzetan erabiltzen ikasiko du; eta IKT baliabideak (Google tresna aurreratuak, Moodle…) oinarrizko tresna gisa era integratuan erabiliko ditu bere zeregin akademikoan eta baita asidialdian ere.

Garai berezia izango da afektibitateari eta alderdi sozialari erreparatzen badiogu ere. Lagunak egiten eta elkarrekin bizitzen ikasteak berebiziko garrantzia izango du, adiskide talde finko eta indartsuak egingo baititu.

ANIZTASUN KURRIKULARRA DBH3 eta DBH4

Aniztasun Kurrikularra Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan aniztasunari arreta emateko neurri berezi bat da. Ikasleen ahalbideak handitzeko xedea du, etaparen helburu orokorrak erdietsi eta beraz, Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua eskura dezan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza utzi aurretik ikasleek derrigorrezko ikasketak ongi amaitzeko izanen duten azken aukera da, curriculum ezberdinen eta metodologia espezifikoaren bidez.

GAIAK

  • Letretako esparrua
  • Zientzietako esparrua
  • Proiektuak, bi esparruen arteko uztarketak bilatuz
  • Ordutegiaren herena aukerako ikasgaiak