Datorren ikasturtean DBHn Hedatze proiektua martxan jartzeko eskaera aurkeztuko du Antigua Luberri BHIk. Ekainaren 6, 7, 10 eta 11 artean DBHn seme-alabak dituzten familiek proiektua martxan jartzearen inguruan bozkatzeko aukera izan zuten.

Parte hartze zabala izan da bozketan eta Klaustroak, OOGak, ikasleek eta familiek proiektuaren alde bozkatu dute.

Zuzendaritzak Hezkuntzan eskaera egin du eta orain onarpenaren zain gaude.