Aurreko urtetan bezala aurten ere 2 DBH, 4 DBHko taldeetan eta ZIG gelan Heziketa Afektibo-Sexuala landu dugu. LAHIA Elkarteak eskeinita “Sexu heziketa eta indarkeria matxistaren prebentzio programa” jaso dute gure ikasleek. Guztira 6 ordu hiru saioetan DBH 2ko taldeetan, 8 ordu lau saioetan DBH 4ko taldeetan eta 4 ordu bi saioetan ZIG gelako taldean.

Ikasleekin egindako lanaren berri emateko eta gai hauen inguruan sortu daitezken zalantzetaz hitz egin ahal izateko, bilera bat egingo da LAHIAko hezitzaileekin asteazken honetan, abenduak 18 arratsaldeko 18:00etan ikastetxeko LIBURUTEGIAN. Beraz, 2 DBH eta 4 DBHko taldeetako eta baita ere ZIG gelako gurasoak gonbidatuta zaudete bilerara.