Abenduaren 3an ospatu dugu Euskararen Eguna Luberrin;
Goizean goiz, ikastetxea girotu dugu musika eta bideo batzuk ipiniz. Ondoren, jolas-garaian, DBH2Fko Beldur barik proiektuan parte hartu zuten dantzariek, eta DBH2ko beste ikasle batzuek dantza eta abestu egin dute.

Bukatzeko, bi Mintzodromo antolatu dira DBH eta Batxilergoko ikasleekin, ikasle kopuru oso handi batek parte hartu duelarik.