Maiatzaren 9an Europako Eguna ospatu genuen eskolan; Batxilergo 1.mailako Ikus Entzunezko Kultura ikasgaiko ikasleekin landu genuen “Europarra naiz eta zer?” tailerra. Honen helburua izan zen europearra izateaz gogoeta egitea, erakundeen egiturez zein nazioarteko harremanez eztabaidatzea; hori gutxi ez eta etorkizuneko ikaste zein laneratze aukeren inguruan ikasleek dituzten aurreikuspenak ere partekatu zituzten. 

ELOS proiektu europearra eskolan egonkortuta dago eta bere helburuei jarraiki burutu genuen ekimena. Eztabaidaren emaitzak posterretan islatu zituzten ikasleek eta azkenik, eskola atarian jarri genituen gainerako ikasle zein irakasleekin partekatzeko asmotan. 

Europako eguna abagunea izan zen, gainera, ikasle zein irakasleek Europako hiritar gisa hainbat aspekturen inguruan duten iritzia partekatzeko; hori horrela, ELOS proiektuak lortu asmo dituen emaitzen inguruan informazioa jaso dugu. Ebaluazioa baliagarria izango da datorren ikasturtean Elos proiektu europearrari segida emateko. 

Irakasleak: Xabier Alberdi eta Jone Arrazola 

Ikasleak: Batxilergo 1.mailako Ikus entzunezko kultura ikasgaia.