2024/2025 ikasturteko Batxilergoko Ikastetxe Publikoetan ikasleak onartzeko arauak egiteko  egiteko pausuen berri eman nahi dizuegu.

Eskabideak eta egiaztagiriak aurkezteko epea 2024ko apirilaren 8tik 19ra arte da, biak barne. Antigua-Luberri BHIko idazkaritzan aurkeztu behar dituzu 8:00etatik 14:00etara.

Entregatu beharreko dokumentazioa:

  1. Eskaera inprimaki ofiziala beteta han aipatzen den dokumentazioarekin.
  2.  Ikasle eta familiaren datu orokorrak.
  3. Hautazkoen eranskina beteta.
  4. Hezkuntza premia berezietako galdeketa (kasu guztietan bete behar da, BAI edo EZ zutabea erabiliz).
  5. Banketxeko datuak (EZINBESTEKOA titularrak agertzen diren orria edo banketxearen zigilua).
  6. Irudiak erabiltzeko baimena eta ikasleak ikasgelaz kanpoko ekintzetan parte hartzeko baimena.
  7. Google-en “Workspace for education” erabiltzeko baimena.
  8. Argazki bat atzeko aldean izen-abizenak jarrita.
  9. Guraso banatu, dibortziatuen edo elkarbizitza eteten duten izatezko bikoteen kasuan, epaiaren edo behin behineko neurrien autoaren hezkuntza-erabakiei buruzko xedapen-zatia entregatu beharko duzu Antigua-Luberriko idazkaritzan.

 

Zalantzak argitzeko gurekin harremanetan jarri zaitezke: