Batxilergoa Bigarren Hezkuntzako azken etapa da. Bi urte irauten du, eta lotura estua du ondoren egingo diren ikasketekin, bai Unibertsitateko ikasketekin, baita Goi Mailako Berariazko Lanbide Heziketarekin ere.

 

Zertarako balio dute etapa honetako ikasketek?

  • Giza eta adimen heldutasuna lortzen lagunduko duen heziketa emateko, ezagutza eta trebetasun batzuen bidez, hiritar bezala arduratsu eta kritiko izan zaitezen.
  • Ondoren egin nahi dituzun ikasketetarako oinarri bezala balioko duten ezagutzak emateko.
  • Zure lehentasun eta aukerak kontuan izanik, zure interesak bideratzeko.

Modalitateak

Zientzietako batxilergoa

Giza eta Gizarte Zientzien batxilergoa

Arloak eta orduak

IKUS DOKUMENTUA

Edozein modalitatetik joanda ere, BATXILERGO ELEANITZAREN bidea hartu dezakete gure ikasleek.