Gipuzkoako sare publikoan aitzindari izan garen proiektu honen xedea, Batxilerreko helburu orokorrak lortzeaz gain, Euskara, Gaztelania eta Ingelesa hiru hizkuntzetan, ahoz eta idatzizko trebetasuna lortzea da. Helburu hau erdietsi ahal izateko ikaslearen curriculumaren orduak hiru hizkuntzen artean banatu dira, Batxilerrak eskaintzen dituen ibilbide guztiak irekita utzita eta, aldi berean, irakasgaien %22 ingelesez emateko aukera kontuan hartuta.

 

 INGELES irakasgaian:

  1. Batx. “First Certificate” maila lantzen dute.
  2. Batx. “Advance” maila lantzen dute.

BATXILERGOKO 1. MAILA

Irakasgai komunak: ENGLISH, ingelesez; Euskara, Gorputz Heziketa eta Filosofia euskaraz; Lengua Castellana y Literatura, gaztelaniaz.

 

Modalitateko irakasgaiak:

  • ZIENTZIAK: Marrazketa Teknikoa I, Matematika I, Fisika-Kimika eta Biologia-Geologia, euskaraz.
  • GIZA ETA GIZARTE ZIENTZIAK: Historia Garaikidea, Gizarte Zientziei aplikaturiko Matematika I, Latina I, Literatura Unibertsala eta Ekonomia, euskaraz.
  • IRAKASGAI ESPEZIFIKOAK: AUDIO VISUAL WORKSHOP, ingelesez; Anatomia aplikatua, Frantsesa I, IKT I, Marrazketa Artistikoa eta Teknologia I, euskaraz.

BATXILERGOA 2. MAILA

Irakasgai komunak: ENGLISH eta BASQUE & SPANISH CONTEMPORARY HISTORY, ingelesez; Euskara; Lengua Castellana, gaztelaniaz.

 

Modalitateko irakasgaiak:

  • ZIENTZIAK: Kimika, Matematika II, Fisika, Biologia, eta Marrazketa Teknikoa II, euskaraz.
  • GIZA ETA GIZARTE ZIENTZIAK: Geografia, Gizarte Zientziei aplikaturiko Matematika II, Latina II, Artearen Historia, Enpresaren Ekonomia eta Filosofia, euskaraz.
  • IRAKASGAI ESPEZIFIKOAK: Irakasgai guztiak euskaraz.