Joan den ostegunean, 2018ko azaroaren 8an, ORONA-IDEOk Zientziaren Astearen barnean antolaturiko jardunaldira irteera egin genuen DBH 4-ko teknologiako ikasgaiaren barnean. Galarretako eraikinean, elkarlanean diharduten ORONA enpresa, IK4-IKERLAN zentro teknologikoa, eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA bisitatzeaz gain, beraien jarduerak bertatik bertara ezagutu ahal izan genituen.

Horrekin batera, kotxe elektrikoetan litiozko bateriak (eta ez beste material batez eginikoak) zergatik erabiltzen diren ikasi genuen,  igogailuetan kontrapisua zertarako erabiltzen den eta baita eraikin bateko energia beharrak era jasangarrian asetzeko energia iturri desberdinak aztertu ere.

Amaitzeko, zenbait esperimentazio jarduera burutu genituen: aluminiozko latak hutsaren bitartez zanpatu, magnesioaren bidez sugarra sortu genuen emandako erreakzio kimikoaren eraginez eta kotxe elektriko baten bateria kargatu ahal izan genuen uhin bidez entxuferik erabili gabe.