DBH 3Fko ikasleak egindako azken proiektua sukaldaritzakoa izan da. Proiektu honetan janari orekatuaren ezaugarriak ezagutu ditugu, diruaren balioaz jabetuz. Lan honekin eguneroko janarien prestaketaren atzean dagoen lanaz jabetzen saiatu gara.

Hau guztia Basque Culinary Center (BCC) eta Save the Children-ek duen beste proiektu batekin lotu dugu, eta azken hau bizikidetzarako errezetak haur migratzaile eta iheslarien gaiaz sentiberatzeko proiektu bat da.