Donostiako Udalako Ingurumen Sailaren eskaintzaz baliatuz, Antigua-Luberri ikastetxeko DBH 2. mailako talde guztiak kanoatan aritu dira, ekainaren 6tik 10era bitartean, Loiolako Urumea ibaiako zati batean, bertako plastikoak eta zikinkeri ezberdinak jasotzen.

Arrauning enpresa arduratu da horretaz, eta primeran pasa dute kanoatan arraunean eta bide batez garbiketan.

Handik ikastetxeraino oinez bueltatu dira, Zorroaga, Illunbe eta Miramon basoa zeharkatuz.