Abenduaren 13an Batxiler 1eko Teknologiako ikasleak Usurbilgo Lanbide Heziketara joan ginen. Lehenik, energia iturri berriztagarriak azaldu zizkiguten, ikasgelan ikusitako edukiak sakonduz. Ondoren, bertan eskaintzen duten formakuntzaren eta erabiltzen duten metodologiaren berri eman ziguten (Erdi eta Goi Mailako zikloak). Bukatzeko, bertako tailerrak erakutsi zizkiguten. “Biltegi adimendua” (Teknolopis-en agertua) ideia bikaina iruditu zitzaigun.

Oso gustura ibili ginen eta oparitxo bat ere eman ziguten.

Eskerrik asko joan ginen guztien izenean eta datorren urtera arte!

Gogoratu: Gutxien kutsatzen duena, gastatzen ez den energia dela!”